PintxosQR
Aplikazio honek gure pintxoak hobeto ezagutzen lagunduko dizu; hauen osagai nagusiak eta kontsumitzeko aukerak zein diren jakitera emanaz, hau guztia sei hizkuntza desberdinetan. Har ezazu parte, baloratuz eta zure lagunekin gure hostalaritzako pintxorik onenak elkarbanatuz.
Gipuzkoa, pintxoaren sorlekua
"PINTXOSQR"-k bisitan datorkigun oro gure pintxoen kulturara hurbildu nahi du. Euskaldunok hostalaritzaren laguntzaz sozializatzeko ohitura izan ohi dugu eta horretarako ez dago taberna inguruan pintxo eder bati errioxako ardo edota getariako txakoliñaz laguntzea baino aukera hoberik! Anima zaitez bada, zeu ere, gure hostalaritzako pintxoen munduan murgiltzen!!
“Bertoko produktuekin egindako” pintxoak direla esatean, pintxoen osagai nagusiak Euskadin ekoiztu, hazi edo arrantzatu direla edo gure sukaldaritza tradizionalaren arabera prestatutako jakiak direla (gure herriko errezetak jarraituz bakailao, legatz eta abarrekin egindako plater batzuk) esan nahi dugu.